Taldearen aurkezpena


Kaixo, gu Kenpa taldea gara eta lau taldekidek osatzen dugu, Jon Ander Bodegas, Ander Berganza, Koldo Berasaluze eta Selene del Fresnok, hain zuzen.

Blog honetan gure eguneroko hausnarketa txikiak publikatuko ditugu, eta baita honekin lotuta egongo diren orrialde interesgarriak ere. Blog hau hainbat zatitan banatuko dugu, informazio ezberdina eskeiniz.

Pixkanaka-pixkanaka astero egiten ditugun lanak publikatuko ditugu, guztiok gure lanari buruzko informazioa eskuragarri izan dezazuen.






Egunerokoan esan bezala, erresistentzia eta baloreei buruzko lan bat egin behar izan genuen, bakoitzak bere ustez garrantzitsuenak zeintzuk ziren azalduz.

Orrialde honetan, taldearen aurkezpena egin dugu, eta komenigarria iruditzen zaigu taldekide bakoitzaren balore eta erresistentziak aipatu eta azaltzea.

Ander Berganza: Bere erresistentzia distrakzioa da eta bere balorea, zintzotasuna.
Selene Del Fresno: Bere erresistentzia exigentzia maila handia da eta bere balorea, "perseverancia".
Koldo Berasaluze: Bere erresistentzia inpazientzia da eta bere balorea, konfiantza.
Jon Ander Bodegas: Bere erresistentzia exigentzia maila da eta bere balorea, errespetua.

Talde bezala, hauetatik bi aukeratu ditugu, gure balore eta erresistentziak azalarazteko.

Taldeko balore bezala, konfiantza hautatu dugu, izan ere, taldeko lana egiteko, taldeko konfiantza minimoa izan beharko genuke. Gure ustez, taldean lan egiterako orduan, taldekidearekiko errespetu zein konfiantza izatea komenigarria izango litzateke, berak egiten duen lanari buruzko kritika onak zein txarrak emateko gai izateko.
Azkenik, taldeko erresistentzia bezala, erredikuluari beldur izatea jarri dugu. Gure ustez, erredikuluari beldur izateak ikasketa prozesuan eragina du, eta beraz, baldintzatuak egon gaitezke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario