viernes, 30 de noviembre de 2012

POSTPROGRAMA

Kaixo blogeroak!

Orain arte gure blogean landutako sarrera guztiak IKT-en ingurukoak izan dira. Hasiera batean IKTak hezkuntzan duten eragina eta nola erabiltzen diren ikasten hasi ginen, eta ondoren talde bakoitzak  gai honekin lotuta dagoen esperientzia bat azaldu behar izan du ikasgelaren aurrean. Guk, sare-sozialak, blogak eta wikiak azaldu behar izan ditugu, eta horretarako erabili dugun metodologia blog hau izan da, sarrera ezberdinak argitaratuz gaia azaltzen saiatu garelako, eta amaieran gela guztiaren aurrean aurkeztu dugu.

Baina gure ustez, IKT-ak hezkuntzan azaltzeko beste metodoogia batzuk landu ahal dira. Adibidez, taldekideen artean eztabaida bat izan ondoren, erabaki dugu honako hau dela metodologia egokiena. Lehenik eta behin ikasleei IKTak zer diren azaldu behar zaie, horretarako, oinarrizkoak diren informatika eta komunikazio arloko klaseak landu behar dira lehenik eta behin hurrengo pausuak eman ahal izateko. Horrez aparte, garrantzia izango du ere gizarte modernoaren beharrak eta erabilera aurreratuak zeintzuk diren azaltzea. Behin hau eginda, IKT-en barruan sartzen diren gai garrantzitsuenak aipatu eta azalduko dizkiegu ikasleei.

Baina hau ez da horrela bukatuko, zeren ikasleak binaka jarriko dira eta bikote bakoitzak jorratu beharreko gai bat aukeratuko du. Ondoren ikasle guztiek "Dropbox" kontu bat ireki beharko dute eta bertan gainontzeko ikasle guztiekin konpartitu beharko dute gaiari buruz jarritakoa. Metodologia hau erabiliz, ikasle talde bakoitzak jorratutako gaia Dropboxera igotzen badu, denek edukiko dituzte gai guztiak kontu batetan, bikote bakoitzaren gaia sarrera ezberdin bat izango delarik.




Bikote guztiek lana bukatu ondoren, aurkezpen bat egin beharko dute, eta hau egin ondoren beste ikasleei galdera sorta bat banatuko diete, azterketa bat izango balitz bezala. Hau kontuan hartuta, ikasleei ebaluatuko zaiena orokorrean Dropbox-aren erabilera izango da, baina ebaluagarriak izango dira baita ere beste taldekideen aurkezpenetan egindako galderen erantzunak.

Guzti hau ikusita, esan dezakegu lauhilabete honetan erabilitako metodologia eta edukiak egokienak izan direla. Beraz, edukiak mantendu egingo ditugu baina metodologogia pixka bat eraldatuko dugu. Esan dugunez Dropboxa erabiliko da eta ikasleak talde handietan egon beharrean, binaka banatuko ditugu, horrela, bai partehartzea eta bai motibazioa handiagoak izango direlako. Horrez aparte, pentsatu dugu talde bakoitzak aurkezpena egin ondoren, egokia izango litzatekeela beste taldekideei azterketatxo bat prestatzea, 3-4 galderetakoa hain zuzen ere. Horrela, ikasle guztiek arreta mantenduko dute eta gainera ebaluatzeko baliagarria izango da.




No hay comentarios:

Publicar un comentario