lunes, 24 de septiembre de 2012

LANA ZUZENTZEN...



Kaixo lagunok! Gaur  irakasgai honetako hirugarren saioa izan dugu eta lehenik eta behin, talde bakoitzak joan den egunean ikasgelan egindakoa azaldu dugu guztien aurrean, norbere blogak denon artean komunean jarriz, eta bakoitzak bere akatsak zuzenduz.

Ondoren, IKT-ri buruzko hainbat kontzeptu era errazago batean ulertu ahal izateko, irakasleak youtuben bideo bat jarri digu, eta bitartean hiru gelakideek elkarrizketa bat irakurri dute bideoarekin zerikusia izan duena.

Honekin lotuta, aipatu behar dugu, momentu honetan lehenago sortutako sarrerak hobetzen eta betetzen ari garela, gure ezagutza maila zabaltzen ari garelako. Adibidez, gaiarekin zerikusia duten argazkiak eta bideoak sartzeaz aparte interneten bilatutako artikulurenbat ere jarri dugu.

Gainera, irakasleak ondorengo egunetan lantzeko gai  zabal bat proposatu digu, sare sozialei, blogei, wikiei eta antzeko gauzei buruzko gaia hain zuzen ere. Hau ikusita, ondorengo egunetan sarrera gehiago argitaratzea espero dugu eta horrela gure bloga hobetzen joatea espero dugu, gai horri buruzko informazioa jarriz.

lunes, 17 de septiembre de 2012

ERRESISTENTZIA ETA BALOREAK




Kaixo bloggeroak, gaur gure IKT-ko bigarren saioa da, eta honi buruzko hainbat kontzeptu ikasi ditugu.

Batetik esan beharra dugu, gure erresistentzia eta baloreak finkatu ditugula, eta blogg honetan agertzen den beste orrialde batean adierazita agertzen dira.

Lehen esan bezala, bloggarekin trasteatzen hasi gara, eta honen aldeko ezaugarri batzuk landu ditugu. Talde bakoitzak blogg bat eraikiko du, horretan nahi duen guztia azalarazteko. Blogg honen bidez, IKT-aren erabilerari buruzko hausnarketa txikiak egingo ditugu, bai idatziz eta baita irudi, bideo zein artikuluekin.

Irakasleak blogga nola sortzen den azaldu digu, eta oinarrizko hainbat kontzeptu lantzen hasi gara. Guretzat pixkat zaila izan dela onartu behar dugu, orrialde eta sarreraren arteko ezberdintasunak zeintzuk diren ulertzeko zailtasunak izan baititugu.

Ordenagailuekin trateatzen ibili gara, etiketak, sarrera eta orrialdeak nola eratzen diren azalduz. Guk sarrera txiki bat egin dugu, gure egunerokoa nolakoa izango den azalduz, eta ondoren, orrialde bat sortu dugu, gure taldearen aurkezpena egiteko.



























domingo, 9 de septiembre de 2012

LEHEN EGUNA





Kaixo, gaur IKT irakasgaiarekin hasi gara, beraz, lehenengo saioari buruzko informazioa emango dugu hemen. Informazio eta komunikazio tresnen erabilerari buruzko hausnarketa txiki bat prestatu dugu klasean, bakoitzak txikitatik bizi izandako esperientziak kontatu ditu eta ondoren, irakasgaiaren aurkezpenari ekin diogu.

Hau egin eta gero, balore eta erresistentziei buruz hitz egin dugu, bakoitzak zerrenda batetik bost hautatu eta horietatik batekin geratzeko agindu digu irakasleak. Hauxe, hurrengo saioan kontatuko dizuegu.

Klasearen amaieran, saio hau nolakoa iruditu zaigun esan behar izan dugu, hitz batetan. Gure ustez, klase hauek ematea garrantzitsua da, bai lehen hezkuntzan IKT-ak zer nolako erabilera duen ezagutzeko, eta baita ikasteko beste era bat ezagutzeko ere. Gainera, kreatibitatea eta sormena lantzeko aproposa iruditzen zaigu.

IKT-aren mundu honetan sartu garenez, gure ustez hezkuntzan gero eta gehiago erabilzen dela esango dugu. Hau ez da txarra, umeek txikitatik hasten baitira teknologia berrien erabilerarekin, baina esan beharra daukagu, testuliburuak gero eta garrantzia gutxiago izaten hasiak direla.

Hemen uzten dizuegu guretzat adierazgarria den irudi bat, izan ere, Internet eta teknologia berrien inguruan dago gure mundua.