lunes, 29 de octubre de 2012

DROPBOXAREKIN LANEAN




Gaur ez da irakaslea etorri eta lana amaitzen ari garelarik bakoitzak bere lanarekin jarraitu du. Blogak alde batetik eta drpoboxarekin beste alde batetik. Ondoren, datorren astean aurkezpenekin hasiko garenez, eskemak egiten hasi gara ondoren hobeto aurkeztu ahal izateko. Ondoren bloga berriz ere errepasatu dugu hutsunerik egon ez daiten zeren eta lana amaitzeko azken eguna baita.

lunes, 22 de octubre de 2012

RELAX PIXKATXO BAT AZKENIK





Lanarekin jarraitu dugu lan osoa kide guztiok errepasatu ostean eta ideia berriak eman ondoren lana aurrera joan daiten. Hau egin ostean bakoitzak bere atalarekin jarraitu du eta lanak aurrera egin du.







Klasea amaitzerako orduan irakasleak bakoitza alde batera bidali gaitu eta begiak ixteko esan digu erlaxatzeko. Ondoren etxera joan gara.













Izan ere, noizean behin erlaxatzea behar dugu denok.

lunes, 15 de octubre de 2012

KOMENIGARRIAK DIRA SARE SOZIALAK IRAKASKUNTZAN?




Sare sozial batzuk nola erabili behar ez diren azaltzea komenigarria dela uste dugu, baina ez ditugu nahi umeak horren goiz tuenti eta halakoekin hasterik nahi eta beraz klasean nola erabiliko genitukeen azaldu ondoren gogoeta bat egitea pentsatu dugu.

Ondoren lana banatu eta lanean hasi gara, inkesta bat eginez sare sozialei buruz, esperientzia bi jartzea pentsatu dugu; wikiei dagokienean dropboxa azaltzea pentsatu dugu, eta berdina egin dugu blogen inguruan.

Azkenik hiru atalek gauza komun batzuk izatea pentsatu dugu, hurengo hauek, alegia:
Bakoitza zer diren azaldu ondoren alde onak eta txarrak azaltzea eta amaitzeko hezkuntzan nola erabili ditzakegun azaldu dugu.

lunes, 8 de octubre de 2012

AZALPEN OROKORRAK




Gaur, azalpen orokorrak eman ondoren, irakaslea taldez talde joan da zer egin dezaketen azalduz eta blogak eta lanak aurrera egiteko laguntza pixka bat emanez, beti ere gure ideietatik abiaturik, hala ere.

Gure gaia sare sozialak direnez, tuentiarekin edo beste zenbait gizarte sareekin nola lan egin dezakegun eztabaidatu gehienbat berarekin eta baita ondoren ere. Alaitzek gainera wikiei buruzko informazio gehiago eman digu eta lanean nola erabil genezakeen ikusten lagundu digu.

Azkenik blogekin umeen artean nola lan egin eztabaidatu dugu kideen artean eta lana banatu ondoren lanari ekin diogu.

lunes, 1 de octubre de 2012

MODULU ASTEA...




Egun hau ez da habituala edo ohikoa izan metodologiari erreparatuz gero. Izan ere,  modulu lana egiteko astea denez ez diogu kasu gehiegirik egin gure blogari eta IKT ren garrantzia zein den gure lan modularrerako azaldu digu irakasleak. Alaitzek azaldu digu klasekideei zer egin dezakegun modulu lanean IKTrekin erlazionaturik dagoena eta zertan zentratu behar garen.