viernes, 30 de noviembre de 2012

POSTPROGRAMA

Kaixo blogeroak!

Orain arte gure blogean landutako sarrera guztiak IKT-en ingurukoak izan dira. Hasiera batean IKTak hezkuntzan duten eragina eta nola erabiltzen diren ikasten hasi ginen, eta ondoren talde bakoitzak  gai honekin lotuta dagoen esperientzia bat azaldu behar izan du ikasgelaren aurrean. Guk, sare-sozialak, blogak eta wikiak azaldu behar izan ditugu, eta horretarako erabili dugun metodologia blog hau izan da, sarrera ezberdinak argitaratuz gaia azaltzen saiatu garelako, eta amaieran gela guztiaren aurrean aurkeztu dugu.

Baina gure ustez, IKT-ak hezkuntzan azaltzeko beste metodoogia batzuk landu ahal dira. Adibidez, taldekideen artean eztabaida bat izan ondoren, erabaki dugu honako hau dela metodologia egokiena. Lehenik eta behin ikasleei IKTak zer diren azaldu behar zaie, horretarako, oinarrizkoak diren informatika eta komunikazio arloko klaseak landu behar dira lehenik eta behin hurrengo pausuak eman ahal izateko. Horrez aparte, garrantzia izango du ere gizarte modernoaren beharrak eta erabilera aurreratuak zeintzuk diren azaltzea. Behin hau eginda, IKT-en barruan sartzen diren gai garrantzitsuenak aipatu eta azalduko dizkiegu ikasleei.

Baina hau ez da horrela bukatuko, zeren ikasleak binaka jarriko dira eta bikote bakoitzak jorratu beharreko gai bat aukeratuko du. Ondoren ikasle guztiek "Dropbox" kontu bat ireki beharko dute eta bertan gainontzeko ikasle guztiekin konpartitu beharko dute gaiari buruz jarritakoa. Metodologia hau erabiliz, ikasle talde bakoitzak jorratutako gaia Dropboxera igotzen badu, denek edukiko dituzte gai guztiak kontu batetan, bikote bakoitzaren gaia sarrera ezberdin bat izango delarik.




Bikote guztiek lana bukatu ondoren, aurkezpen bat egin beharko dute, eta hau egin ondoren beste ikasleei galdera sorta bat banatuko diete, azterketa bat izango balitz bezala. Hau kontuan hartuta, ikasleei ebaluatuko zaiena orokorrean Dropbox-aren erabilera izango da, baina ebaluagarriak izango dira baita ere beste taldekideen aurkezpenetan egindako galderen erantzunak.

Guzti hau ikusita, esan dezakegu lauhilabete honetan erabilitako metodologia eta edukiak egokienak izan direla. Beraz, edukiak mantendu egingo ditugu baina metodologogia pixka bat eraldatuko dugu. Esan dugunez Dropboxa erabiliko da eta ikasleak talde handietan egon beharrean, binaka banatuko ditugu, horrela, bai partehartzea eta bai motibazioa handiagoak izango direlako. Horrez aparte, pentsatu dugu talde bakoitzak aurkezpena egin ondoren, egokia izango litzatekeela beste taldekideei azterketatxo bat prestatzea, 3-4 galderetakoa hain zuzen ere. Horrela, ikasle guztiek arreta mantenduko dute eta gainera ebaluatzeko baliagarria izango da.




lunes, 26 de noviembre de 2012

AZKEN SARRERA

Kaixo blogeroak!

Gaur bukaera eman behar diogu gure blogari, eta horretarako pausuz pausu azalduko dugu guk emandako aldaketa eta kurtsoa hasi denetik egun honetara arte izandako bidea.
Oso arin pasatu dira gure asteak, eta gaur IKTaren azken eguna da, beraz, gure ibilbidea pixkat aztertuko dugu.

Oraindik gogoratzen dugu nolakoa izan zen gure lehenengo eguna... ENE! ZEIN GALDUTA EGON GINEN!

Aste asko pasatu dira eta eguneroko bat sortu izan dugu gure ibilbidea azalduz. Hauxe aspergarria ez egiteko, bideo batzuk jarri ditugu, eta baita argazkiak eta artikuluren  bat ere. Gure ustez, oso garrantzitsua da IKTak ongi erabilten jakitea, eta orain ikusten dugu oraindik ere gai  batzuetan nahiko galduta gaudela, baina ez lehen bezain galduta, noski. Asko hobetu dugu, nahiz eta gure aurrerapausuak ez diren oso arinak izan.

Lehen eguna heldu zen, eta IKT izan dugu astelehen guztietan. Ohetik jaiki eta ordenagailu baten aurrean 3h eta erdi egotea... a zer ondo! Ez dugu ia ezer egingo... Gure ideia hori, berehala galdu zen mundutik zehar, izan ere, gure irakasleak bloga eraiki behar genuela esan eta lan asko egin behar genuela esan zigun! Horretarako, eguneroko bat egin behar izan dugu, gure eguneroko lanak eta pentsamenduak bertan barneratzeko. Pff, akabo gure deskantsua, baina bueno, gero ez dute esango magisteritzakoek ez dugula ezer egiten ezta?

Egun horretan, bakoitzaren aurkezpenak egin ditugu, eta taldeka antolatu gara, a zer desmadrea! Taldeak egin eta gero, gure taldearen aurkezpen pertsonala blogean txertatu dugu, irakasleak gu ezagutzeko. Hurrengo egunerako balore eta erresistentziak azaldu behar izango ditugu, taldeari erreferentzia eginez, noski! Gure taldeak, konfiantza hautatu du balore gisa, eta gure ustez, hau oso garrantzitsua denez, honi buruzko artikulu bat bilatu dugu, guretzat aspergarria ez den horietakoa. Talde bezala, ez dugu inoiz batera lanik egin, eta horregatik, gure artean konfiantza izan behar dugula pentsatu izan dugu, edozein lan aurrera ateratzeko. Gainera, bideo dibertigarri bat topatu dugu youtuben, nada es imposible izenekoa. Asko gustatu zaigu, ahal duguna baino gehiago egin dezakeelako jendeak, pentsatzen duguna baino gehiago, alegia.

Asteak aurrera joan ahala, bakoitzari gai bat aurrera eramatea tokatu zaigu, guri, sare-sozialak, blogak eta wikiak tokatu zaizkigularik. Hasieran nahiko gustura egon ginen gai honekin, batez ere sare-sozialekin, ezagunak egiten zitzaizkigulako, baina lan egiten hasi behar ginenean, nondik hasi ere ez genekiela egon izan gara aste batzuetan. Zirriborro ugari egin ditugu, esperientzia bakoitza dinamikoago zelan sortu genezakeen pentsatuz, eta irakasleari behin baino gehiagotan laguntza eskatu behar izan diogu.
Lehenik eta behin, sare-sozialei buruzko informazioa topatu izan genuen, eta honi buruzko pentsamenduak, motak eta power point bat islatu izan dugu gure blogean. Honekin, slideshare-an sartu eta informazio gehiago topatu izan dugu, gure lan hau aurrera eramateko. Eta honekin esperientzia bat sortzeko, inkesta bat sortu izan dugu, gure gelakideek inkesta bete eta sare-sozialei buruzko pentsamenduak ateratzeko. Gure aurkezpena aspergarria ez izateko, bideo batzuk jartzea pentsatu dugu, gai hau hezkuntzan zehar nola bateratzeko eta nola barneratzeko. Lehenengo bideoa, redes sociales para educar izenarekin ikus dezakegu, bigarrena, las redes sociales en el aula, eta hirugarrena, como usar las redes sociales en el aula 3.0.
Bigarrenez, blogei buruzko informazioa bilatu eta honekin, power point bat ere eraikitzea pentsatu dugu, honi buruz gehiago jakiteko.
Azkenik, gauza bera wikiekin egin dugu. Wikiak irakaskuntzan nola erabili ahal diren jakin dugu, eta gure ustez, lan hau eginda, gauza ugari jakin izan ditugu. Gainera, guretzat taldean lan egiteko  baliagarriak diren hainbat programa bilatu ditugu, baina guk gehien erabili izan duguna Dropbox-a izan da, era errazago eta arin batean, umeek programa hau erabiltzeko aukera izango dutelako. Guztiok hau ezagutzeko, bat sortu dugu eta guretzat, oso baliagarria izan da.

Klase guztien amaieran, hitz magikoak esan behar izan ditugu, eta gure taldeak eboluzio bat izan duela ikusi dugu, hasieran "galduta" eta amaieran "hausnarketa eta lana" izan zirelarik.


Hau amaitzeko, postprograma bat sortu dugu, metodologia berria pixkat azalduz eta hausnarketa bezala iritziak sartuz.

Espero dugu gure bloga gustatzea eta gustura irakurtzea, eta badakizue, guztiok batera konfiantzarekin, proposatutako guztia aurrera eraman genezake. SAIA ZAITEZTE!

Lehen Hezkuntzako 31.taldeko laurok, agur esaten dizuegu, LASTER ARTE eta zorte on zuen lanekin.

AGUR GUZTIOI BLOGERO MAITEAK!





lunes, 5 de noviembre de 2012

AURKEZPENA... ZELAKO URDURITASUNA




Kaaaaaaiiixooo lagunok!

Gaur gure eguna izan da, lehenak izan gara guk egindako lana aurkezteko eta egia esan, oso urduri egon gara. Hemen, askotan esan bezala, oso galduta egon gara, eta egunak bukatzean, lana aurrera ateratzea lortu izan dugu. Gaurko klasean bakoitzak atal ezberdinak azaltzeko aukera izan du eta aurkezpena astuna ez izateko, inkesta, bideoak eta metodo berriak irakatsi eta erakutsi dizkiego gure ikaskideei. Denbora asko behar izan dugu lana egin eta aurkezteko, eta ongi atera zaigulakoan gaude.
Hauek izan dira guk landu behar izan ditugun gaiak, eta blogero guztiek eskuragarri izateko, hemen uzten dizkizuegu guk hiru gai hauei buruz egindako powerrak.

lunes, 29 de octubre de 2012

DROPBOXAREKIN LANEAN




Gaur ez da irakaslea etorri eta lana amaitzen ari garelarik bakoitzak bere lanarekin jarraitu du. Blogak alde batetik eta drpoboxarekin beste alde batetik. Ondoren, datorren astean aurkezpenekin hasiko garenez, eskemak egiten hasi gara ondoren hobeto aurkeztu ahal izateko. Ondoren bloga berriz ere errepasatu dugu hutsunerik egon ez daiten zeren eta lana amaitzeko azken eguna baita.

lunes, 22 de octubre de 2012

RELAX PIXKATXO BAT AZKENIK





Lanarekin jarraitu dugu lan osoa kide guztiok errepasatu ostean eta ideia berriak eman ondoren lana aurrera joan daiten. Hau egin ostean bakoitzak bere atalarekin jarraitu du eta lanak aurrera egin du.







Klasea amaitzerako orduan irakasleak bakoitza alde batera bidali gaitu eta begiak ixteko esan digu erlaxatzeko. Ondoren etxera joan gara.













Izan ere, noizean behin erlaxatzea behar dugu denok.

lunes, 15 de octubre de 2012

KOMENIGARRIAK DIRA SARE SOZIALAK IRAKASKUNTZAN?




Sare sozial batzuk nola erabili behar ez diren azaltzea komenigarria dela uste dugu, baina ez ditugu nahi umeak horren goiz tuenti eta halakoekin hasterik nahi eta beraz klasean nola erabiliko genitukeen azaldu ondoren gogoeta bat egitea pentsatu dugu.

Ondoren lana banatu eta lanean hasi gara, inkesta bat eginez sare sozialei buruz, esperientzia bi jartzea pentsatu dugu; wikiei dagokienean dropboxa azaltzea pentsatu dugu, eta berdina egin dugu blogen inguruan.

Azkenik hiru atalek gauza komun batzuk izatea pentsatu dugu, hurengo hauek, alegia:
Bakoitza zer diren azaldu ondoren alde onak eta txarrak azaltzea eta amaitzeko hezkuntzan nola erabili ditzakegun azaldu dugu.

lunes, 8 de octubre de 2012

AZALPEN OROKORRAK




Gaur, azalpen orokorrak eman ondoren, irakaslea taldez talde joan da zer egin dezaketen azalduz eta blogak eta lanak aurrera egiteko laguntza pixka bat emanez, beti ere gure ideietatik abiaturik, hala ere.

Gure gaia sare sozialak direnez, tuentiarekin edo beste zenbait gizarte sareekin nola lan egin dezakegun eztabaidatu gehienbat berarekin eta baita ondoren ere. Alaitzek gainera wikiei buruzko informazio gehiago eman digu eta lanean nola erabil genezakeen ikusten lagundu digu.

Azkenik blogekin umeen artean nola lan egin eztabaidatu dugu kideen artean eta lana banatu ondoren lanari ekin diogu.