zer da eta hezkuntzarako balio du blogak?


Zer da blog bat?


Hitz desberdinak erabiltzen dira kontzeptu bera adierazteko: weblogs, bitácora edo blog.

Blog (edo Weblog) bat, anotazio, istorio edo artikulu publikoak idazten diren Interneteko gune bat da. Egile bakoitzak anotazioak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki publikatuz doaz bere blogean.

Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak. Beste batzuk hiru edo lau pertsonen artean idazten dira. Bertan edozer gauza publika daiteke, askatasun osoz, egunkari pertsonal bat izango balitz bezela, notiziak, aktualitatearen iritzia, imajinak, poesia… Zerbait esateko daukan edonork eduki dezake blog bat.

Blog bat edukitzea dohakoa da, hala ere badaude ordaindu beharrekoak direnak. Blog bat eduki nahi duenak existitzen diren publikazio plataforma askotako batera jo eta minutu gutxitan blog bat sortu dezake eta idazten hasi.

Blog baten ezaugarri nagusienak:

Libreak dira: Nik nere blogean nahi dudana esan dezaket.
Kronologikoak dira: Gaur idatzi dudana atzo idatzi nuenaren aurretik azalduko da.
Irekiak dira: Orokorrean irakurleek komentarioak idatz ditzakete nire anotazioetan, baina hau egilearen erabakia da.
Kategorizatuak daude: Publikatzen dudan sarrera bakoitza kategoria bat edo gehiagotan sar dezaket, horrela musika, kultura, edo teknologiari buruzko sarrerak organizatzeko aukera izango dut, eta era honetan irakurketa erreztuko diot irakurleari.

Adibideak: Goiena.net, Uztarria.com, Eibar.org, Blogari.netBlogak.com, Blogger, Wordpress,
TypePad


Definizio ezberdinak :
Aulablog -en aipatzen denez, aurreko hitzak hauxe dira "...el fenomeno de mayor actualidad en la red", "...Básicamente, un espacio personal de escritura en Internet en el que su autor publica artículos o noticias (post) que pueden contener texto, imágenes e hipervínculos."
Consumer.es: "Hay un debate abierto al respecto de la definición" agertzen da
wikipedia: orrialdean honelako erantzuna ematen zaio eztabaida horri: "Sitio web donde se recopilan cronológicamente mensajes de uno o varios autores, sobre una temática o a modo de diario personal". Comparten elementos comunes, como una lista de enlaces a otros weblogs, un archivo de entradas anteriores, enlaces permanentes para que se pueda citar una anotación o una función para añadir comentarios".

Zertarako blogak erabili lehen hezkuntzan?

Lehenago idatzita dagoen moduan blogak gune libreak dira interneten eta bertan blogaren egileak edo egileek nahi duten informazioa idazten dute. Linkak egin daitezke beste web orri batzuetara joateko edota bideoak ikusteko. 

Egunero erablitzen dituzte persona gehienek blog ezberdinak bai informazioa emateko edota jasotzeko ere; eta beraz komeni da hezkuntzan hau bultzatzea. Izan ere, gaur egun inguruan ditugun teknologia berriei erreparatuz eta etorkizunari begira umeek gero eta gehiago erabili eta ulertu beharko dituzte abantaila teknologiko hauek, eta bloga interneten eta sare sozialetan sartzen hasteko eta erabilera ona ematen irakasteko aukera ezin hobea izango litzateke.


No hay comentarios:

Publicar un comentario