lunes, 26 de noviembre de 2012

AZKEN SARRERA

Kaixo blogeroak!

Gaur bukaera eman behar diogu gure blogari, eta horretarako pausuz pausu azalduko dugu guk emandako aldaketa eta kurtsoa hasi denetik egun honetara arte izandako bidea.
Oso arin pasatu dira gure asteak, eta gaur IKTaren azken eguna da, beraz, gure ibilbidea pixkat aztertuko dugu.

Oraindik gogoratzen dugu nolakoa izan zen gure lehenengo eguna... ENE! ZEIN GALDUTA EGON GINEN!

Aste asko pasatu dira eta eguneroko bat sortu izan dugu gure ibilbidea azalduz. Hauxe aspergarria ez egiteko, bideo batzuk jarri ditugu, eta baita argazkiak eta artikuluren  bat ere. Gure ustez, oso garrantzitsua da IKTak ongi erabilten jakitea, eta orain ikusten dugu oraindik ere gai  batzuetan nahiko galduta gaudela, baina ez lehen bezain galduta, noski. Asko hobetu dugu, nahiz eta gure aurrerapausuak ez diren oso arinak izan.

Lehen eguna heldu zen, eta IKT izan dugu astelehen guztietan. Ohetik jaiki eta ordenagailu baten aurrean 3h eta erdi egotea... a zer ondo! Ez dugu ia ezer egingo... Gure ideia hori, berehala galdu zen mundutik zehar, izan ere, gure irakasleak bloga eraiki behar genuela esan eta lan asko egin behar genuela esan zigun! Horretarako, eguneroko bat egin behar izan dugu, gure eguneroko lanak eta pentsamenduak bertan barneratzeko. Pff, akabo gure deskantsua, baina bueno, gero ez dute esango magisteritzakoek ez dugula ezer egiten ezta?

Egun horretan, bakoitzaren aurkezpenak egin ditugu, eta taldeka antolatu gara, a zer desmadrea! Taldeak egin eta gero, gure taldearen aurkezpen pertsonala blogean txertatu dugu, irakasleak gu ezagutzeko. Hurrengo egunerako balore eta erresistentziak azaldu behar izango ditugu, taldeari erreferentzia eginez, noski! Gure taldeak, konfiantza hautatu du balore gisa, eta gure ustez, hau oso garrantzitsua denez, honi buruzko artikulu bat bilatu dugu, guretzat aspergarria ez den horietakoa. Talde bezala, ez dugu inoiz batera lanik egin, eta horregatik, gure artean konfiantza izan behar dugula pentsatu izan dugu, edozein lan aurrera ateratzeko. Gainera, bideo dibertigarri bat topatu dugu youtuben, nada es imposible izenekoa. Asko gustatu zaigu, ahal duguna baino gehiago egin dezakeelako jendeak, pentsatzen duguna baino gehiago, alegia.

Asteak aurrera joan ahala, bakoitzari gai bat aurrera eramatea tokatu zaigu, guri, sare-sozialak, blogak eta wikiak tokatu zaizkigularik. Hasieran nahiko gustura egon ginen gai honekin, batez ere sare-sozialekin, ezagunak egiten zitzaizkigulako, baina lan egiten hasi behar ginenean, nondik hasi ere ez genekiela egon izan gara aste batzuetan. Zirriborro ugari egin ditugu, esperientzia bakoitza dinamikoago zelan sortu genezakeen pentsatuz, eta irakasleari behin baino gehiagotan laguntza eskatu behar izan diogu.
Lehenik eta behin, sare-sozialei buruzko informazioa topatu izan genuen, eta honi buruzko pentsamenduak, motak eta power point bat islatu izan dugu gure blogean. Honekin, slideshare-an sartu eta informazio gehiago topatu izan dugu, gure lan hau aurrera eramateko. Eta honekin esperientzia bat sortzeko, inkesta bat sortu izan dugu, gure gelakideek inkesta bete eta sare-sozialei buruzko pentsamenduak ateratzeko. Gure aurkezpena aspergarria ez izateko, bideo batzuk jartzea pentsatu dugu, gai hau hezkuntzan zehar nola bateratzeko eta nola barneratzeko. Lehenengo bideoa, redes sociales para educar izenarekin ikus dezakegu, bigarrena, las redes sociales en el aula, eta hirugarrena, como usar las redes sociales en el aula 3.0.
Bigarrenez, blogei buruzko informazioa bilatu eta honekin, power point bat ere eraikitzea pentsatu dugu, honi buruz gehiago jakiteko.
Azkenik, gauza bera wikiekin egin dugu. Wikiak irakaskuntzan nola erabili ahal diren jakin dugu, eta gure ustez, lan hau eginda, gauza ugari jakin izan ditugu. Gainera, guretzat taldean lan egiteko  baliagarriak diren hainbat programa bilatu ditugu, baina guk gehien erabili izan duguna Dropbox-a izan da, era errazago eta arin batean, umeek programa hau erabiltzeko aukera izango dutelako. Guztiok hau ezagutzeko, bat sortu dugu eta guretzat, oso baliagarria izan da.

Klase guztien amaieran, hitz magikoak esan behar izan ditugu, eta gure taldeak eboluzio bat izan duela ikusi dugu, hasieran "galduta" eta amaieran "hausnarketa eta lana" izan zirelarik.


Hau amaitzeko, postprograma bat sortu dugu, metodologia berria pixkat azalduz eta hausnarketa bezala iritziak sartuz.

Espero dugu gure bloga gustatzea eta gustura irakurtzea, eta badakizue, guztiok batera konfiantzarekin, proposatutako guztia aurrera eraman genezake. SAIA ZAITEZTE!

Lehen Hezkuntzako 31.taldeko laurok, agur esaten dizuegu, LASTER ARTE eta zorte on zuen lanekin.

AGUR GUZTIOI BLOGERO MAITEAK!





No hay comentarios:

Publicar un comentario