SARE-SOZIALAK

2012/10/08


SARE-SOZIALAK



Gaur egun, sare-sozialak gero eta gehiago erabiltzen dira, batez ere, lagunekin harremanetan jartzeko. Hauek, alde onak zein alde txarrak izan ditzake, eta hainbat alderditan, arazoak sortu dira sare-sozialen erabilera dela eta.

Sare-sozialei dagokienez, lehen esan bezala, oso erabilgarriak dira, baina baita arriskutsuak ere. Gaur egungo ikasleek, gero eta gehiago erabiltzen dituzte horrelako orrialdeak, eta hainbat erraztasun, baliabide eta erabilera ematen dizkigute. Hala ere, guztia ez da arrosa kolorekoa eta baditu arriskuak. Baliteke pertsona batek zure izenean iruzkin homofobo edo arrazistak egiten dituela Lucía Etxebarria idazleari gertatu zitzaion modura; edo norbaitek zure argazkiak erabiltzen dituela bere burua aurkeztera emateko.
Jendeak edozein gauza partekatzeko joera dauka, ezer pasako ez delakoan, arratsaldean egin behar duenetik hasi, bezperako parrandan grabatutako bideoak edo norbera konpromezuan jar dezaketen argazkiak ere partekatzen dituzte, bi aldiz pentsatu gabe. Kontrolik gabeko argitaratzeak oso dira ohikoak sare sozialetan. Hori da gehienetan arriskutsuena izango dena. Bestalde, beste arriskuetako bat identitate faltsuekin dago lotuta. Hainbat dira edozein helbururekin sortutako identitate faltsudun kontuak. Hauekin, adibidez, hainbat pederastia kasu egon dira. Izan ere, izen faltsua erabiliz hainbat argazki edo zita lortzeko gaitasuna dute batzuek.
Hauxe ez gertatzeko, edota arrisku hauek sahiesteko, sare-sozialak pribatuak izan daitezen jartzea da, eta bakoitzak igotako informazioa, norberak nork ikusteko aukera izango duen aukeratzea.
http://hamaikatestu.files.wordpress.com/2011/11/socialnetworksimage2.png



ESKOLA 2.0

Lehenengo esandakoa, sare-sozialek gure gizartean duten eraginari buruzko hausnarketa txikia izan da, baina orain, sare-sozialek hezkuntzan orokorrean duten eragina landuko dugu.


ZER DIRA SARE-SOZIALAK?

Interneten eremuan, sare sozialak pertsonak beren artean konektatzeko diseinatutako inguruneak dira;
bertan, pertsonek edukiak partekatzen dituzte, elkarrekintzan jarduten dute eta interes komunak
dituzten komunitateak sortzen dituzte. Sare sozial ospetsuenak Facebook, Hi5, MySpace, Tuenti, Twitter
eta Orkut dira.


NOLA ERABILTZEN DIRA?

Webgunean sartu eta erregistratu egin behar gara lehenik eta behin. Sare berean dauden lagunekin konektatu ahal izango gara, eta hauek dituzten argazki eta informazioak ikusgarri izango ditugu. Sare propioa sortzeak bertan parte hartzera gonbida daitekeen pertsona talde ugaria izateko aukera zabaltzen du. Ikasturte baterako soilik egingo balitz, sare soziala oso pobrea litzateke. Kolektibo handiagoa aintzat hartuta pentsatu behar dugu sarea, besteak beste ikastetxe osoa edo ikastetxe talde bat, ikasgela talde bat edo lankidetza-proiektu luze bat aintzat hartuta, esate baterako. Sare sozial baten barruan, interes bereko talde txikiak edo lan-taldeak sor daitezke.


ZEINTZUK DIRA IKASGELARAKO GOMENDIOAK?

Askotan, Lehen Hezkuntzan sare-sozialak erabiltzea arraro ikusten dugu eta zertarako erabiliko duten pentsatzen dugu sarritan. Gure ustez, ikasleek programa hauek erabiltzea komenigarria iruditzen zaigu, horrela, irakasleek zer nolako erabilera izango duten kontrolatuko dute, eta programa "arriskutsu" hauek egoki erabiltzen irakasteko aukera izango dute. Sare-sozialen bitartez, umeek ez dituzte lanak egingo, baina eskola-eremuan erabiltzen den gure sarearen bitartez harremanak ezartzeko askatasuna emateko, lehenik eta behin mugak non dituzten eta ikastetxea, irakasle kolektiboa eta ikaskideak errespetatzen erakutsi behar zaie. Horrelako gauzak ikasteko aparteko baliabidea da sare soziala.

- Irakasleak tutoretza orduetan ikasleekin harremanetan jartzeko aukera izango du programa hauen bitartez.
- Irakasleak etxeko lanak jarriko ditu, baita azterketetako notak ere. Ikasleek bertan ikasgaiari buruzko galderak egin ahal izango dituzte. Gainera, etxeko lanak egiten dituzten bitartean, ikasleak harremanetan egon daitezke.

Horretarako, sarearen kontrola eta pribatutasuna ezagutzea beharrezkoa izango dute.


HEZKUNTZAK ZEINTZUK DIRA ERABILIENAK?

1. Ning (http://www.ning.com)

12-18 urteko ikasleen hezkuntzarako, Googleko publizitatea kentzen du. Beste abantaila batzuk ere baditu, hala nola sareko testuak beste hizkuntza batzuetara itzultzeko eta aldatzeko aukera; hortaz, sarea pertsonalizatu egin daiteke norberaren premien arabera.

2. Facebook (http://www.facebook.com)
    MySpace (http://es.myspace.com)
    Hi5 (http://hi5.com)

Hiru sare sozial horiek edonorentzat irekita daude. Hezkuntza-eremurako, kontrol-mekanismo urriko guneak dira. Profil batzuk denentzat ikusgarri daudenez, ez da komeni adingabeekin erabiltzea, eta gurasoen berariazko baimenak behar dira. Ikasleak beren bizitza pertsonalean sare horretako edo antzeko sareren bateko kideak badira, kontaktu horiek iritziak biltzeko edo kontsultak egiteko aprobetxa daitezke, ikasleen eskola-ikerlanetarako datu-iturri gisa.

3.  Tuenti (http://www.tuenti.com)

Tuenti Espainiako gazteei bideratutako sare sozial birtuala da; sarbidea mugatua du, eta, beraz, erregistratuta dagoen kide batek gonbidatuta baino ezin da bertan sartu.
4. Twitter (http://twitter.com)

Microblogging-eko doako zerbitzua da, erabiltzaileei testuan oinarritutako mikrosarrerak bidaltzea ahalbidetzen du. Mikrosarrera horiek “tweet” izena dute eta gehienez 140 karaktere dituzte. Mezu horiek hainbat modutan bidal daitezke, Twitterren webgunetik, sakelako telefonoaz SMS bidez, berehalako mezularitzako programen bidez edo hirugarrenen edozein aplikaziotatik. Erabiltzaile bakoitzak nori “jarraitu” aukeratu eta erabiltzaile horiek bidaltzen dituzten mezuak jasoko ditu berehala.


external image redes_sociales21.jpg














ERABILERA DIDAKTIKOAK 


Sare sozialak direla eta, bere partehartzaileek beren identitate digitala eraikitzen dute eta bere txokoa pertsonalizatzen dute, azken hau oso erakargarria nerabeentzat.
Sare sozial batek arauak behar ditu, harreman birtualen ezagupen sakona, beraz, elkarbizitza ere lantzen dugu. Beste aldetik, irakaslearekiko komunikazioa errazten da, toki berean ikasle guztiak daudelako. Sare sozial batean azpitaldeak ere egin daitezke, lan taldeak edo elkarlana garatzeko, dokumentazioa, estekak, iritziak...elkartrukatuz.

Arlo bakoitzak bere taldea sor dezake, irakasleak lanak, ikas-jarduerak, foroak eta abar jartzeko edo eskatzeko.Edo arloen arteko taldeak, tutoretzan edo eskola-aldizkaria egiteko, esate baterako.Aukera ugari ematen digute, Sareek eskaintza dizkigun tresnei (blogak, foroak, soinuak, irudiak, bideoak...) kanpoko elementuak gaineratu ahal dizkiegu, dokumentuak edo normalean erabiltzane ditugun estekak..
Sare soziala, nolabait, oinarrizko plataforma bezala aurkezten da klaseetan erabiltzen ditugun baliabideak gaineratzeko. 

http://www.slideshare.net/juancarikt/proyecto-colaborativo-iddigital-redes



 http://klikatekla.wikispaces.com/Sare+sozialak



http://www.slideshare.net/juancarikt/proyecto-colaborativo-iddigital-redes





SARE SOZIALAK: BIDEOA


http://www.youtube.com/watch?v=meZaH2gaxzI&feature=relmfu


http://www.youtube.com/watch?v=qjLBmixvl2c


¿como usar las redes sociales en el aula 3.0?


sare-sozialak, blogak eta wikiak (hauen erabilera hezkuntzan eta esperientziak)
rss, creative commons.






SARE SOZIALAK, INKESTA





No hay comentarios:

Publicar un comentario